XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Lau urtero, 18 urte betetako herritar guztiok pertsona batzuk aukeratzen ditugu udala zuzen dezaten.

Zinegotzi edo kontzejalak dira pertsona hauek, gero beren artetik alkatea aukeratzen dutelarik.

Hau da Udaleko agintari gorena.

Udaleko zinegotzi-kopurua udalerriko biztanle-kopuruaren araberakoa izaten da.

Horrela, Bilboko Udalean 31 zinegotzi dauden bitartean, bat bakarra dago Bizkaiko Arakaldon.

- Alkatearekin eta zinegotziekin batera, udal funtzionariek ere egiten dute lan: kontserjeak, bulegariak, abokatuak, telefonistak... Hauek gabe, Udalak ezingo luke funtzionatu.

- Alkatea eta zinegotziak dira Udala zuzentzeaz arduratzen direnak.

- Hainbat udal funtzionarik ere egiten du lan Udal barruan.

ARIKETAK 4. Osatu esaldi hauek: - (...) aukeratzen dute Alkatea.

- (...) urte betetako herritarrek aukeratzen dituzte zinegotziak.

- Udaletxean (...) eta (...) egiten dute lan.

5. Osatu ondorengo eskema hau: UDALEAN LAN EGITEN DUTEN PERTSONAK (...) eta (...): zuzentzen dutenak dira.

(...): udal bulegoetan lan egiten dutenak.

6. Ikertu eta erantzun: Zenbat zinegotzi daude zure herriko Udalean? Nola du izena alkateak?.

Plenoak deritzen batzarreak egiten dituzte alkateak eta zinegotziek, eta batzarre horietan udalerriaren gobernurako erabakiak hartu eta arauak ematen dituzte.

Badakizu... Euskal Herrian udalerri asko dagoela herri bat baino gehiagoz osatuta? Honelakoetan udal bat bakarra egoten da guztientzat, biztanle-kopuru handienekoan hain zuzen.

Adibidez, Araban 417 herri daude 53 udalerritan elkartuta.

Esate baterako, Amurrioko udalerria hamaika herrik osatzen dute, eta Amurrion dago Udala.

1. AMURRIO / 2. Larrinbe / 3. Lezama / 4. Saratxo / 5. Tertanga / 6. Artomaña / 7. Aloria / 8. Delika / 9. Lekamaña / 10. Baranbio / 11. Orsoño.